XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Presio-gradientearen indarra da airea bultzatzen duena (presio altuko guneetatik presio baxukoetara): HAIZEA - gradiente altua denean:
Baina errotazioak indar bat sortzen du (Coriolis-en indarra), haizeak
Indar honek zelan jokatzen duen, Ferrel-en legeak adierazten du:Ipar hemisferioan horizontalean mugitzen den edozein gorputz (solido, likido zein gasa) eskumarantz desbideratua izaten da
.
Hego hemisferioan gauza bera, baina ezkerrerantz.
Coriolis-en indarra nuloa da ekuadorean eta gehituz doa poloaldeetarantz (9. irudia).
Hau honela, bi indarrek mugatzen dute haizearen direzioa: presio-gradientearena eta Coriolis-ena.
Bi indar hauek konpensatzen direnean haizea isobaren paraleloa gertatzen da (10. irudia), eta kasu honetan
Haize-mota hau berau da Troposferako goiko mailetan dagoena, eta gainazaleko goiko latitudeetan ere egon beharko litzatekeena, bertan Coriolis-en indarra handiagoa delako.
Hala ere, hego hemisferioan honela izan arren, gutxi gorabehera (ikus 6 eta 7. irudiak), iparrean ez da hori gertatzen.
Arrazoia ur / lur erlazioan aurkitzen dugu; izan ere, iparrean lur asko dagoenez, beronekiko marruskadura gainditu behar du haizeak, eta ondorioz bere bidea zeiharkatu.